BEGIRADA SOZIALAREKIN EKITEN


 

Mugarik gabeko Ekonomialariek egindako prestakuntzak eskaintzen hasiko dira telematikoki. Helburua, ekintzailetza sozialaren esparruko prestakuntza jasotzea, enpresa jasangarriagoak lortzea eta negozio-ideien abiapuntua izatea izango da.

 

Bertan, hainbat programa ahalbidetu dituzte bakoitzaren beharrak asetzeko:

 

  • Nola aurkeztu zure proiektua: Hitz egin, komunikatu eta konfiantza transmititu (otsailak 25)
  • Ekintzailetza zirkularrak (martxoak 11)
  • Giza-gaitasunak garai digitalean. (martxoak 25)
  • Elkarlanean ekitea: Aukera bat covid-aren testuinguruan (apirilak 22)
  • Zure negozioaren inpaktu positiboa areagotu (maiatzak 6)
  • Aztertu zure proiektua ekonomikoki bideragarria den (maiatzak 27)
  • Nola finantzatzen dut nire ekintzailetza? Baliabideak, laguntzak eta alternatibak (ekainak 10)
  • Zure negozioaren inpaktu digitala neurtzea eta hobetzea (ekainak 24)
  • Egin ezazu zure proiektua iritsi-erraza eta inklusiboa (uztailak 8)

 

Guztiak ostegunetan izango dira, 17:30etan, eta formatu birtualean Zoom bidez.

 

Informazio gehiago nahi baduzu sartu www.ecosfron.org -en edo idatzi ecosfron.euskadi@ecosfron.org