2020/06/04
Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntza hauen eskaera egiteko epea, 2020ko ekainaren 29a izango da.
2020/06/02
Ekainaren 11n topaketa bat egingo da kultura eta sormen arloko esperientzia inspiratzaileak ezagutzeko, eta sektoreko pertsonen eta profesionalen arteko harremanak sendotzeko aukera izango
dugu.
2020/06/01
Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako doako webinarra ekainaren 9an.
2020/05/29
Ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua hartzea eta musukoa jarrita bertaratzea.
2020/05/28
Epea ekainaren 1era arte luzatuko da.
2020/05/27
Oarsoaldea, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako 4 udalerriek osatzen duten eskualdeko garapen agentzia, enplegua eta ekonomia sustatzeko ekimenak elkarrekin martxan jartzeko lau
udalen tresna da. Beste laguntza ekintzen artean, COVID19 laguntza zerbitzuan 923 kontsulta jaso ditugu dagoeneko.
2020/05/19
Inguruan bizi diren herritarren eta merkatarien errealitate energetikoa ezagutu nahi dute Oarsoaldea eskualdeko lau udalek –Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia-, eraginkorragoak izaten eta energia aurrezten laguntzeko.
2020/05/13
Oarsoaldea Garapen Agentziak, SPRIrekin elkarlanean, EPI eta bestelako babes materialen hornitzaileen zerrenda osatu du. Maskarak, babes pantailak eta manparak, xaboi-banatzaileentzako euskarriak, soluzio hidroalkoholikoa, laneko arropa, seinaletika,…
2020/05/13
Azken asteotan eguneroko bihurtu zaizkigu koronabirusa prebenitzeko zenbait esamolde, batez ere saltokietan eta ostalaritzako guneetan erabiltzeko. Bai Euskarari komunitateak ekarpena egiteko asmoz zenbait esamolde bildu eta kartel edo errotuluak sortu ditu, merkatari eta ostalarientzako erabilgarriak izan daitezkeenak.
2020/05/11
Aurrekaririk ez duen egoera honetan langabeziaren gorakada tamalgarria izan da, martxoaren eta apirilaren artean, langabezian erregistratuak 22.000 pertsona gehiago zenbatu ditu. Ez da harritzekoa langabeziaren gorakadak aurreko krisiaren erregistroak gainditu izana.
2020/05/08
Astelehenean ireki zen ‘Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko dirulaguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak’ izeneko laguntzak eskatzeko epea Ordutik, eta atzo gauera arte, 268 eskaera jaso dira, eta Udala datorren astean hasiko da ordaintzen. Oraindik dirulaguntza eskatzen jarraitu daiteke.
2020/05/07
Udalak talka- eta suspertze-plan bat aurkeztu zuen joan den ostiralean, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko. Aipatutako egitasmoak 16 neurri aurreikusten ditu eta horietako bat da egutegi fiskala malgutzea da.
2020/05/07
Oiartzungo Udalak Covid-19aren ondorioz Oiartzungo herrigunean itxirik egon diren edo beraien jarduera murriztua eduki duten komertzio eta ostalariak beraien aktibitatea berreskuratzeko kontsumoa sustatzeko bono kanpaina jarri du abian. Kanpainara atxikitzeko azken eguna 2020ko maiatzaren 12a izango da, 14:00ak arte.
2020/05/06
EPI eta bestelako babes materialak enpresei banatzen dizkieten Oarsoaldeko hornitzailea zara? Maskarak, babes pantailak eta manparak, xaboi-banatzaileentzako euskarriak, soluzio hidroalkoholikoa, laneko arropa, seinaletika,… Desinfekzio-enpresa bat zara?
2020/05/05
Bosgarren doako webinarra, Oarsoaldeko ostalaritzari, merkataritzari eta zerbitzu-enpresei zuzendua. Oarsoaldeak, eskualdeko merkatari eta ostalarien elkarteen eskutik eta sektore honi laguntzeko egiten ari den topaketa eta ekintzen barruan, bosgarren online topaketa antolatuko du datorren ostiralean, maiatzaren 8an, goizeko 10etatik 11etara bitartean, oraingo honetan marketin digitala ardatz hartuta.
2020/05/04
Gida hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kulturaren sektoreko profesionalei eskaintzen dien ezohiko aholkularitza-zerbitzuaren barruan sartzen da. Zer aurkituko duzue gidan? Neurri eta laguntza orokor nahiz espezifikoei buruzko informazioa modu ulergarrian, erabilgarrian eta egoki antolatuta eskaintzea. Beraz, gida bizia da honako hau.
2020/04/30
Online topaketa honetan, Gipuzkoako ostalarien presidente eta Espainiako ostalaritza elkarteko presidenteordea den Mikel Ubarrechena izango da. Oarsoaldeak, eskualdeko merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteen eskutik eta tokiko ekonomiari laguntzeko #NikOarsoaldean kanpainaren barnean egiten ari den topaketa eta ekintzen barruan, doako laugarren online topaketa bat antolatu du datorren asteartean, maiatzaren 5ean, goizeko 10etatik 11etara bitartean, ostalaritzarentzat izango dena zehazki.
2020/04/27
Oarsoaldeak, eskualdeko merkatari eta ostalarien elkarteen eskutik eta sektore honi laguntzeko egiten ari den topaketa eta ekintzen barruan, hirugarren online topaketa bat antolatuko du datorren ostegunean, apirilaren 30ean, goizeko 10etatik 11etara. Bertan, egungo egoera, etorkizuneko egoera, bezeroak eta establezimenduetan egiten duten ibilbidea aztertuko dira, beti ere jabeak izango direlarik datorren aldaketaren aurrean protagonistak.
2020/04/25
Une hauetan gure herrialdean eta gure udalerrietan bizitzen ari garen egoera dela eta, COVID-19ak eragin handia du gure ekonomian. Gure inguruko eta estatuko pertsona askok utzi egin diote Gizarte Segurantzako afiliazioa lantzeari, beste hilabete batzuetan baino gutxiago, jarduera moderatuta zegoelako. Industriak eta zerbitzuek, ezinbestekoak izateaz gain, goraka ari diren sektoreek ere nabaritu dute beherakada hori.
2020/04/24
Garapen agentziak, Oarsoaldeako merkatari eta ostalarien elkarteen eskutik, eta sektoreari laguntzeko egiten ari diren topaketa eta ekintzen barruan, sare sozialak mobilizatu nahi ditu, orain irekita dagoen erakusleiho bakarra, eskualdean komunitate sentimendua sortzen joateko.
2020/04/17
Eskualdeko sektoreko elkarteek antolatutako #NikOarsoaldean kanpainarekin bat eginez, agentziak gure auzoetako kontsumoa sustatu nahi du, eskualdeko hiri-ekonomia hobetzeko. Hau ere erronka bat da sektorearentzat. Merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza garai berrietara egokitu beharko dira, krisi honek ekarriko dituen eta prest harrapatu behar gaituen kontsumo-ohitura berrietara.
2020/04/16
Oarsoaldeak eskualdeko langabetuak, autonomoak eta enpresak orientatzen ditu koronabirusak sortutako krisiari aurre egiteko neurri ekonomikoen inguruan. COVID19k sortutako egoeraren ondorioz, Oarsoaldea Garapen Agentziak, krisiaren hasieran, langabeei, autonomoei eta enpresei arreta emateko zerbitzu bat jarri zuen abian, koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko abian jarri diren diru-laguntzen izapidetzean informazioa, orientazioa eta laguntza emateko.
2020/04/14
Covid-19aren eraginaren ondorioz bizi dugun egoera kontuan hartuta, ZIUR-etik lagundu nahi dizuete hartutako neurriek duten eragina murrizten. Bereziki, telelanaren aplikazioari eta egoera horretan izan ditzakegun mehatxuei bideratutako esparruan.
2020/04/08
Lezon Maskarillak egiteko eta gehien behar dituztenei doan banatzeko, ‘Maskarilla Solidarioak Oarsoaldea’ talde boluntarioa sortzen ari dira. Gure alboan dauden mediku, erizain eta sektore honetan lan egiten duten guztientzat baita behar dituzten beste sektoreengana ere iritsi nahi dute.
2020/04/06
Eskualdeko merkatari, ostalaritza eta zerbitzuen Elkarteak, Merkataritza Bulego Teknikoa eta lau Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez, aholkuak eta laguntza emateko daude. Sektorerik ahulenetarikoak dira Covid-19ak sortutako osasun alertaren eraginez gaur egun bizi dugun egoeran. Horregatik, erakunde ezberdinetatik neurri ekonomiko ezberdinak bultzatzen ari dira, itxierek eta salmenten jaitsierek sortutako krisiari aurre egiten laguntzeko.
2020/04/01
Oarsoaldea Garapen Agentziak premiako likidezia programako eskaeren inguruan aholkatu eta tramitatu ahal izango dizkie eskualdeko enpresei eta autonomoei. Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen eta Elkargik kudeatuko duen programak, bost urterako interesik gabeko kredituak eskatzeko aukera ematen du. Tokiko Garapen Agentzia bitarteko eragile bideratzailea izango da, eta Elkargiri lagunduko dio eskabideak izapidetzen, eta enpresa eta pertsona eskatzaileen eskabideen inguruan aholkatu, lagundu, jaso eta izapidetu ahal izango ditu.
2020/03/25
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, INPLANTARIAK programa abiarazi du, segurtasunez lan egin nahi duten enpresa guztientzat. Zerbitzu honen helburua telelana ezartzea da, autonomoentzako eta enpresa ertain-txikientzako aholkularitza eta ezarpena eskainiz, beren jarduera edo jardueraren zati bat etxetik egin ahal izateko.
2020/03/23
Egoera arraroa da bizi dugun hau denontzat, eta egungo gizartean orain arte horrelakorik bizi gabeak ginen. Egunero normaltasun osoz eta ia automatikoki egiten genituen ekintzak birpentsatzera eraman gaitu Covid-19-ak. Hala, Oarsoaldeko Eskola Kirola antolatzen duten eragileek Eskola Kirola Etxean ekimena jarri dute abian.