Albisteak


2020/06/04

ZABALIK DA MERKATARITZA-SEKTORERAKO LAGUNTZA PROGRAMA "Covid-19a".

Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntza hauen eskaera egiteko epea, 2020ko ekainaren 29a izango da.


2020/06/04

KOIUNTURA DI-DA BATEAN.

2020ko ekaina.


2020/06/02

KULTURA ETA SORMEN SEKTOREA, GARAI NAHASIETAN ELKARLANEAN.

Ekainaren 11n topaketa bat egingo da kultura eta sormen arloko esperientzia inspiratzaileak ezagutzeko, eta sektoreko pertsonen eta profesionalen arteko harremanak sendotzeko aukera izango dugu.


2020/06/01

#GureMarket. ELIKAGAIEN INDUSTRIAN COVID-19REN AURREAN JARDUTEA. BETEBEHARRAK, EGITEKOAK ETA PREMIA ESTRATEGIKOA.

Elikagaien industriaren sektoreari zuzendutako doako webinarra ekainaren 9an.


2020/05/29

OARSOALDEA GARAPEN AGENTZIAK EKAINAREN 1ETIK AURRERA, AURREZ AURREKO ARRETA ESKAINIKO DU.

Ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua hartzea eta musukoa jarrita bertaratzea.


2020/05/28

EUSKO JAURLARITZAK ERABAKI DU "Kulturako langileentzako programa"-REN BIDEZKO LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA LUZATZEA.

Epea ekainaren 1era arte luzatuko da.


2020/05/27

OARSOALDEAREN EKIMENAK KORONABIRUSARI AURRE EGITEKO.

Oarsoaldea, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako 4 udalerriek osatzen duten eskualdeko garapen agentzia, enplegua eta ekonomia sustatzeko ekimenak elkarrekin martxan jartzeko lau udalen tresna da. Beste laguntza ekintzen artean, COVID19 laguntza zerbitzuan 923 kontsulta jaso ditugu dagoeneko.


2020/05/19

NEURTU ZURE ENERGIA-KONTSUMOA. ERAGINKORRAGOA IZATEN ETA ENERGIA AURREZTEN LAGUN ZAITZAKEGU.

Inguruan bizi diren herritarren eta merkatarien errealitate energetikoa ezagutu nahi dute Oarsoaldea eskualdeko lau udalek –Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia-, eraginkorragoak izaten eta energia aurrezten laguntzeko.


2020/05/13

EPI ETA BESTELAKO MATERIALEN OARSOALDEKO HORNITZAILEEN ZERRENDA ESKURAGARRI

Oarsoaldea Garapen Agentziak, SPRIrekin elkarlanean, EPI eta bestelako babes materialen hornitzaileen zerrenda osatu du. Maskarak, babes pantailak eta manparak, xaboi-banatzaileentzako euskarriak, soluzio hidroalkoholikoa, laneko arropa, seinaletika,…


2020/05/13

BAI EUSKARARI ELKARTEAK SALTOKIETAN ETA OSTALARITZAKO GUNEETAN ERABILTZEKO KARTELAK SORTU DITU KORONABIRUSAREKIN LOTUTA

Azken asteotan eguneroko bihurtu zaizkigu koronabirusa prebenitzeko zenbait esamolde, batez ere saltokietan eta ostalaritzako guneetan erabiltzeko. Bai Euskarari komunitateak ekarpena egiteko asmoz zenbait esamolde bildu eta kartel edo errotuluak sortu ditu, merkatari eta ostalarientzako erabilgarriak izan daitezkeenak.


2020/05/11

KOIUNTURA DI-DA BATEAN. MAIATZA 2020

Aurrekaririk ez duen egoera honetan langabeziaren gorakada tamalgarria izan da, martxoaren eta apirilaren artean, langabezian erregistratuak 22.000 pertsona gehiago zenbatu ditu. Ez da harritzekoa langabeziaren gorakadak aurreko krisiaren erregistroak gainditu izana.

2020/05/08

ERRENTERIAKO UDALAK IA 300 DIRULAGUNTZA ESKAERA JASO DITU ETA DATORREN ASTEAN HASIKO DA ORDAINTZEN

Astelehenean ireki zen ‘Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko dirulaguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak’ izeneko laguntzak eskatzeko epea Ordutik, eta atzo gauera arte, 268 eskaera jaso dira, eta Udala datorren astean hasiko da ordaintzen. Oraindik dirulaguntza eskatzen jarraitu daiteke.

2020/05/07

ERRENTERIAKO UDALAK AURTENGO ZERGA-EGUTEGIA MALGUTU DU COVID-19AK SORTUTAKO EGOERAREN AURREAN

Udalak talka- eta suspertze-plan bat aurkeztu zuen joan den ostiralean, COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko. Aipatutako egitasmoak 16 neurri aurreikusten ditu eta horietako bat da egutegi fiskala malgutzea da.

2020/05/07

OIARTZUNGO HERRIGUNEKO KOMERTZIOEK ETA OSTALARIEK BERAIEN AKTIBITATEA BERRESKURATZEKO BONO KANPAINA

Oiartzungo Udalak Covid-19aren ondorioz Oiartzungo herrigunean itxirik egon diren edo beraien jarduera murriztua eduki duten komertzio eta ostalariak beraien aktibitatea berreskuratzeko kontsumoa sustatzeko bono kanpaina jarri du abian. Kanpainara atxikitzeko azken eguna 2020ko maiatzaren 12a izango da, 14:00ak arte.

2020/05/06

EPI ETA BESTELAKO MATERIALEN HORNITZAILEAK OARSOALDEAN

EPI eta bestelako babes materialak enpresei banatzen dizkieten Oarsoaldeko hornitzailea zara? Maskarak, babes pantailak eta manparak, xaboi-banatzaileentzako euskarriak, soluzio hidroalkoholikoa, laneko arropa, seinaletika,… Desinfekzio-enpresa bat zara?


2020/05/05

#NikOarsoaldean: "MARKETIN DIGITALA: ZURE NEGOZIORAKO ERAKUSLEIHORIK ONENA" WEBINARRA, MAIATZAREN 8AN

Bosgarren doako webinarra, Oarsoaldeko ostalaritzari, merkataritzari eta zerbitzu-enpresei zuzendua. Oarsoaldeak, eskualdeko merkatari eta ostalarien elkarteen eskutik eta sektore honi laguntzeko egiten ari den topaketa eta ekintzen barruan, bosgarren online topaketa antolatuko du datorren ostiralean, maiatzaren 8an, goizeko 10etatik 11etara bitartean, oraingo honetan marketin digitala ardatz hartuta.


2020/05/04

KULTURA SEKTOREKO PROFESIONALENTZAT COVID19 NEURRIAK ETA LAGUNTZEN GIDA

Gida hau Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kulturaren sektoreko profesionalei eskaintzen dien ezohiko aholkularitza-zerbitzuaren barruan sartzen da. Zer aurkituko duzue gidan? Neurri eta laguntza orokor nahiz espezifikoei buruzko informazioa modu ulergarrian, erabilgarrian eta egoki antolatuta eskaintzea. Beraz, gida bizia da honako hau.


2020/04/30

#NikOarsoaldean: "OSTALARITZAREN ERRONKA BERRIAK", OARSOALDEAK ANTOLATUTAKO HURRENGO WEBINARRA

Online topaketa honetan, Gipuzkoako ostalarien presidente eta Espainiako ostalaritza elkarteko presidenteordea den Mikel Ubarrechena izango da. Oarsoaldeak, eskualdeko merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteen eskutik eta tokiko ekonomiari laguntzeko #NikOarsoaldean kanpainaren barnean egiten ari den topaketa eta ekintzen barruan, doako laugarren online topaketa bat antolatu du datorren asteartean, maiatzaren 5ean, goizeko 10etatik 11etara bitartean, ostalaritzarentzat izango dena zehazki.


2020/04/27

#NikOarsoaldean: "ZURE NEGOZIOA KORONABIRUS GARAIAN" WEBINARRA OSTALARI, MERKATARI ETA ZERBITZUEI ZUZENDUTA

Oarsoaldeak, eskualdeko merkatari eta ostalarien elkarteen eskutik eta sektore honi laguntzeko egiten ari den topaketa eta ekintzen barruan, hirugarren online topaketa bat antolatuko du datorren ostegunean, apirilaren 30ean, goizeko 10etatik 11etara. Bertan, egungo egoera, etorkizuneko egoera, bezeroak eta establezimenduetan egiten duten ibilbidea aztertuko dira, beti ere jabeak izango direlarik datorren aldaketaren aurrean protagonistak.


2020/04/25

KOIUNTURA DI-DA BATEAN. APIRILA 2020

Une hauetan gure herrialdean eta gure udalerrietan bizitzen ari garen egoera dela eta, COVID-19ak eragin handia du gure ekonomian. Gure inguruko eta estatuko pertsona askok utzi egin diote Gizarte Segurantzako afiliazioa lantzeari, beste hilabete batzuetan baino gutxiago, jarduera moderatuta zegoelako. Industriak eta zerbitzuek, ezinbestekoak izateaz gain, goraka ari diren sektoreek ere nabaritu dute beherakada hori.


2020/04/24

#NikOarsoaldean: OARSOALDEA ETA SEKTOREKO ELKARTEEK OSTALARIEI, MERKATARIEI ETA ZERBITZUEI LAGUNTZEKO LEHEN ERRONKA JARRI DUTE ABIAN

Garapen agentziak, Oarsoaldeako merkatari eta ostalarien elkarteen eskutik, eta sektoreari laguntzeko egiten ari diren topaketa eta ekintzen barruan, sare sozialak mobilizatu nahi ditu, orain irekita dagoen erakusleiho bakarra, eskualdean komunitate sentimendua sortzen joateko.


2020/04/17

OARSOALDEAK ESKUALDEKO MERKATARITZARI, OSTALARITZARI ETA ZERBITZUEI ZUZENDURIKO ONLINE TOPAKETAK ETA HAINBAT EKINTZA ANTOLATU DITU

Eskualdeko sektoreko elkarteek antolatutako #NikOarsoaldean kanpainarekin bat eginez, agentziak gure auzoetako kontsumoa sustatu nahi du, eskualdeko hiri-ekonomia hobetzeko. Hau ere erronka bat da sektorearentzat. Merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza garai berrietara egokitu beharko dira, krisi honek ekarriko dituen eta prest harrapatu behar gaituen kontsumo-ohitura berrietara.


2020/04/16

COVID19K ERAGINDAKO PERTSONEI LAGUNTZEKO ZERBITZUA

Oarsoaldeak eskualdeko langabetuak, autonomoak eta enpresak orientatzen ditu koronabirusak sortutako krisiari aurre egiteko neurri ekonomikoen inguruan. COVID19k sortutako egoeraren ondorioz, Oarsoaldea Garapen Agentziak, krisiaren hasieran, langabeei, autonomoei eta enpresei arreta emateko zerbitzu bat jarri zuen abian, koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari aurre egiteko abian jarri diren diru-laguntzen izapidetzean informazioa, orientazioa eta laguntza emateko.


2020/04/14

ZIBERSEGURTASUNA COVID19 GARAIAN. AHOLKU PRAKTIKOAK

Covid-19aren eraginaren ondorioz bizi dugun egoera kontuan hartuta, ZIUR-etik lagundu nahi dizuete hartutako neurriek duten eragina murrizten. Bereziki, telelanaren aplikazioari eta egoera horretan izan ditzakegun mehatxuei bideratutako esparruan.


2020/04/08

MASKARILLA SOLIDARIOAK OARSOALDEAN

Lezon Maskarillak egiteko eta gehien behar dituztenei doan banatzeko, ‘Maskarilla Solidarioak Oarsoaldea’ talde boluntarioa sortzen ari dira. Gure alboan dauden mediku, erizain eta sektore honetan lan egiten duten guztientzat baita behar dituzten beste sektoreengana ere iritsi nahi dute.


2020/04/06

MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA ZERBITZU ESTABLEZIMENDUEI LAGUNTZA, COVID19ARI AURRE EGITEKO

Eskualdeko merkatari, ostalaritza eta zerbitzuen Elkarteak, Merkataritza Bulego Teknikoa eta lau Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez, aholkuak eta laguntza emateko daude. Sektorerik ahulenetarikoak dira Covid-19ak sortutako osasun alertaren eraginez gaur egun bizi dugun egoeran. Horregatik, erakunde ezberdinetatik neurri ekonomiko ezberdinak bultzatzen ari dira, itxierek eta salmenten jaitsierek sortutako krisiari aurre egiten laguntzeko.


2020/04/01

COVID19 MAILEGUAK ENPRESA ETA AUTONOMOENTZAT

Oarsoaldea Garapen Agentziak premiako likidezia programako eskaeren inguruan aholkatu eta tramitatu ahal izango dizkie eskualdeko enpresei eta autonomoei. Eusko Jaurlaritzak abian jarri duen eta Elkargik kudeatuko duen programak, bost urterako interesik gabeko kredituak eskatzeko aukera ematen du. Tokiko Garapen Agentzia bitarteko eragile bideratzailea izango da, eta Elkargiri lagunduko dio eskabideak izapidetzen, eta enpresa eta pertsona eskatzaileen eskabideen inguruan aholkatu, lagundu, jaso eta izapidetu ahal izango ditu.


2020/03/25

INPLANTALARIAK 2020: TELELANA GARATZEKO DOAKO AHOLKULARITZA AUTONOMOENTZAKO ETA ENPRESA TXIKI-ERTAINENTZAKO

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, SPRIren bitartez, INPLANTARIAK programa abiarazi du, segurtasunez lan egin nahi duten enpresa guztientzat. Zerbitzu honen helburua telelana ezartzea da, autonomoentzako eta enpresa ertain-txikientzako aholkularitza eta ezarpena eskainiz, beren jarduera edo jardueraren zati bat etxetik egin ahal izateko.


2020/03/23

ESKOLA KIROLA ETXEAN EKIMENA OARSOALDEAN

Egoera arraroa da bizi dugun hau denontzat, eta egungo gizartean orain arte horrelakorik bizi gabeak ginen. Egunero normaltasun osoz eta ia automatikoki egiten genituen ekintzak birpentsatzera eraman gaitu Covid-19-ak. Hala, Oarsoaldeko Eskola Kirola antolatzen duten eragileek Eskola Kirola Etxean ekimena jarri dute abian.