OARSOALDEAREN COVID19 LAGUNTZA ZERBITZUA


 

2020ko uztailaren 12 arte, denera 1.402 kontsulta jaso ditugu covid19 laguntza zerbitzuan.

 

Laguntza zerbitzuan izan ditugun kontsulta, kezka edo galdera nagusiak, autonomoak, enpresa txikien arduradunak eta lanaren aldetik eragindakoak izan dira, merkataritza eta ostalaritzan lan egiten dutenak, aldi baterako kontratuak dituztenak eta ekonomia murgilduan lan egiten dutenek egindakoak batez ere. Adierazitako kezka nagusiak egoerari aurre egiteko diru-laguntzen inguruan izan dira. Pertsonei dagokionez, prestazioak kobratzeko eskubideak eta epeen inguruko galderak izan dira nagusi. Beraien egoera ezagutzeko aukera izan dugu, eskumena duten erakundeei behar horiek helarazi ahal izateko.

 

 

Eskualde honetako udalen borondatea da inor atzean ez uztea. Oso garrantzitsua da gurekin  harremanetan jartzea zuen egoera ezagutu eta horren berri emateko ardura eta eskumena duten erakundeei, benetako errealitatea hurbilduko diegu.

 

Krisialdi honek gogor jo badigu ere, hemendik aurrera aterako gara, eta krisialdia aukera bihurtu behar dugu, etorkizunari begira gizarte hobeagoa eta berdintsuagoa eta integratzaileagoa lortzeko