Langabezia Oarsoaldean


 

 

 

 

Oarsoaldearen kasuan, langabezia portzentajezko 2,42 puntu igo da azken hilabeteetan: aurtengo otsailean %9,69ko langabezia-tasa zuen, eta maiatzean, berriz, % 12,11koa. Horrela, 879 langabe gehiago daude gure eskualdean.

 

 

 

 

 

Oarsoaldeako ERTEei buruzko datuak       

 

Ekainak 2ko datuen arabera, Oarsoaldeako enpresetan 5247 pertsona aurkitzen ziren ERTE egoeran; horietatik 3246 (%61,86) gizonezkoak dira eta 2001 (%38,14) emakumezkoak.

 

 

Sektoreka, zerbitzu sektorean izan du eraginik handiena, 4402 pertsona sektore honetakoak direlarik, %83a hain zuzen. Industria sektorekoak aldiz 842 pertsona dira, %16,94a, eta lehen sektorekoak aldiz soilik 3 pertsona,%0,06a.

 

       

 

Azkenik, udalerrika, ERTEan dauden pertsona  hauen %40,17ak Oiartzunen kokaturik dagoen enpresa batean lan egiten duela, %26,7ak aldiz Errenterian, %19,74ak Lezon eta %13,37ak Pasaian.