Oarsoaldea Garapen Agentziatik hainbat webinar antolatu ditugu eskualdeko kontsumoa sustatzeko #NikOarsoaldean kanpainaren barruan, Itturri, Errenkoalde eta Laurak Bat elkarteekin eta Gipuzkoak Foru Aldundiarekin elkarlanean, eskualdeko merkatari, ostalari eta zerbitzuei laguntzeko.

 

Webinar hauetan guztira 507 izen-emate izan ditugu, eta hauetako askok behin baino gehiagotan parte-hartu dute, izan ere, 295 pertsonak osatzen dute izen-emate zerrenda hau. 

 

Bataz besteko gutxi gorabeherako parte-hartze indizea %76koa izan da (izen-ematetik saioan sartu direnak). Izen-ematea egin duten gehienak Oarsoaldeakoak izan badira ere, estatu eta nazioarte mailako izen-emateak ere izan ditugu.

 

Saio hauen balorazioa positiboa da, asebetetze, interes eta gomendio mailak %86-90 inguruan egon baitira. 

 

Helburua sektore hauek aktibatuta mantentzea, itzulerako prestatzen laguntzea, lagunduta sentiaraztea, beraien arazo eta zailtasunak besteekin partekatzea eta entzun eta kontuan hartzea izan da.

 

Orokorrean parte-hartzaileek asko eskertu dituzte saio hauek, konfinamendu garaian beren negozio ereduari buruz hausnartzen edo buruan zituzten zalantzak argitzen lagundu baitiete.

 

Hala ere, konfinamendu egoeran ere fase ezberdinak pasa ditugu eta, honek, saioen erantzunean eragina izan du. Besteak beste, pixkanaka establezimenduen irekiera hurbiltzen joan den heinean, ikusi dugu sektore hauek burua prozesu horretan zutela eta horregatik, printzipioz, horrelako saioak antolatzeari dagokionean geldialdi bat egitea erabaki dugu.

 


Webinarrak eta infografiak