Oarsoaldearen Covid-19 laguntza zerbitzua


Laguntza zerbitzuan izan ditugun kontsulta, kezka edo galdera nagusiak, autonomoak, enpresa txikien arduradunak eta lanaren aldetik eragindakoak izan dira, merkataritza eta ostalaritzan lan egiten dutenak, aldi baterako kontratuak dituztenak eta ekonomia murgilduan lan egiten dutenek egindakoak batez ere.

 

Adierazitako kezka nagusiak egoerari aurre egiteko diru-laguntzen inguruan izan dira. Pertsonei dagokionez, prestazioak kobratzeko eskubideak eta epeen inguruko galderak izan dira nagusi

 

Beraien egoera ezagutzeko aukera izan dugu, eskumena duten erakundeei behar horiek helarazteko.

 

Eskualde honetako udalen borondatea da inor atzean ez uztea. Oso garrantzitsua da gurekin  harremanetan jartzea zuen egoera ezagutu eta horren berri emateko ardura eta eskumena duten erakundeei, benetako errealitatea hurbilduko diegu.


Laguntza edo informazioren bat behar duzu?


Ostalaritzari zuzenduriko zerbitzua:


Bestelako kontsultak:

Atención: Los campos marcados con * son obligatorios.

Laguntzei buruzko informazioa


Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udal eta erakundeek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, COVID-19aren inguruan argitaratutako eskualdeko laguntza eta neurriak bildu dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Oarsoaldea Garapen Agentzia, gainerako garapen agentzia eta beste hainbat erakundekin COVID-19aren laguntzei buruzko plataforma bateratua jarri du martxan.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, COVID-19aren inpaktuari aurre egiteko eskuragarri dauden laguntzei buruzko informazioa duen bilaketa-biltegia jarri du martxan.