BERPIZTU programaren baitan laguntza berriak argitaratu dira Oarsoaldeko langabeak eta enpresak laguntzeko


  •  2 milioi euro baino gehiago bideratuko dira 4 laguntza lerroetan langabeei arreta emateko eta kontratatzeko, bai eta enpresa berrien sorrera eta enpresa-ondorengotza sustatzeko ere.
  • Aipatu laguntzak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailak finantzatzen duen BERPIZTU programako “Laneratzeko Poloa” proiektuaren esparruan kokatzen dira, zehazki, lehentasunezko jarduketa-guneen ZAP(s) programaren esparruan.

 

 

 

Oarsoaldea eskualdeko baldintza sozioekonomikoak hobetzea da helburua. Eskualdeko gizarteratze-eta laneratze-esparru osoa eguneratu eta indartzea eta era berean, izurritearen aurretik zegoen enpresa-oinarria lehengoratu eta indartu nahi da, lurralde guztirako aberastasuna baitakarte. Tokiko ekimen berritzaileak eta talde hartzaileen beharretara egokituagoak baliatu nahi dira, laneratzeko politikak berritu nahi dira. Oarsoaldea Suspertuz eta Talka Bulegoa bezalako proiektuen bidez, esaterako, bertatik bertara eskualdeko enpresen egoera ezagutu eta ekintzak proposatzeko aukera ematen dute, eskualdeko errealitatera egokitutako hainbat dirulaguntza martxan jartzea ahalbidetzen dutelarik.

 

 

 Horretarako, aurrena eremu osoa sendotu beharra dago bi arlotan oinarrituz: batetik, langabeak eta, bestetik, enpresak. Izurriteak utzitako testuinguru berri honetan, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatutako BERPIZTU programaren baitan, laguntza berriak argitaratu dira eta oraingoan 2.338.894€ bideratuko dira.

 

 

 

LAU LAGUNTZA LERROAK

 

 

Langabeen eta, batez ere, baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen egoera larriagotu egin da covid-19aren krisiaren testuinguruan. Horiek horrela, BERPIZTU programak eskualdeko egoera sozioekonomikoan modu globalean jardun nahi du lau laguntza lerro hauen bidez, eskualdeko langabeen enplegagarritasuna hobetzeko, enpresei beren lanpostuei eusten laguntzeko, baita ekintzaileei ere.

 

 

1.                 PERTSONA LANGABEAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK

 

 

Oarsoaldean erroldatuta dauden eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden

96 langabeturen kontratazioa errazteko laguntza ekonomikoa emango da.

 

 

 

Laguntza hauen xede izango dira 2021eko irailaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean hasitako kontratuak.

 

 

Ikusi informazioa bere osotasunean hemen:

 

 

https://laguntzak.oarsoaldea.eus/grants/detail/27

 

 

 

 

 

2. GIZARTE-BAZTERKETAREN ARRISKUA DUTEN PERTSONAK GIZARTEAN ETA LAN-MERKATUAN SARTZEKO PROIEKTUAK FINANTZATZEKO LAGUNTZAK

 

 

 

Deialdi honek kalitatezko enplegu inklusiboa bultzatu nahi du egoera ahulean dauden pertsonentzat, gizarteratzean eta laneratzean lan egiten duten erakundeetatik. Hartzaileak baztertze-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonak izango dira, eta irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuak izan daitezke diru-laguntzaren onuradun. Oarsoaldea Eskualdeko Gizarteratze Sareko erakundeen eskaerak positiboki baloratuko dira.

 

 

Ikusi informazioa bere osotasunean hemen:

 

 

https://laguntzak.oarsoaldea.eus/grants/detail/25

 

 

 

 

3.     PERTSONA LANGABEENTZAKO PRESTAKUNTZA-ESKAINTZA FINANTZATZEKO LAGUNTZAK

 

 

 

Oarsoaldea eskualdean langabetuei zuzendutako prestakuntza-ekintzak finantzatzeko eman beharreko laguntzak. Onuradunak prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak izango dira.

 

 

 

Ikusi informazioa bere osotasunean hemen:

 

 

https://laguntzak.oarsoaldea.eus/grants/detail/23

 

 

 

 

4. BERPIZTU EKITERA LAGUNTZAK: ERRENTERIA, LEZO, OIARTZUN ETA PASAIAN ENPRESA BERRIEN SORRERA ETA ENPRESA ONDORENGOTZA SUSTATZEKO LAGUNTZAK

 

 

 

Berpiztu Ekitera programaren helburua da enpresa berrien sorrera eta enpresa-ondorengotza sustatzea eta, modu horretan, enplegu-aukera berriak sortzen laguntzea.  Horrez gain, deialdia baino lehen eta 2021. urtean zehar sortu berri diren enpresak finkatu nahi ditu. Hala, hasierako etapan gastu eta inbertsio zehatzak finantzatuko dira, zailtasun eta arrisku handienak dituen etapa baita.

 

Balio erantsiaren, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren gakopean etorkizuna eraiki behar da, enpresa-sarearen oinarria indartzeko eta eskualdeko talentua gordetzeko.

 

Ikusi informazioa bere osotasunean hemen:

 

 

https://laguntzak.oarsoaldea.eus/grants/detail/21

 

 

 

Miguel Angel Sanchez, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak dierazi duen moduan, nahiz eta krisi honek lurraldea bortizki kolpatu duen, eutsi behar zaio, eta, ondorioz, krisi ekonomikoa aukera bilakatu behar da, etorkizunari begira, gizarte hobera eta berdinagora, inklusiboagora edo bateratzaileagora iristeko.