Enpresentzako Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzen aurkezpena


Gipuzkoako Foru Aldundiak 95.000.000€ zuzenduko ditu Gipuzkoako Ehun Ekonomikoa lagundu, berritu eta eraldatzeko.

 

Konpromiso horren bitartez COVID-19ak gehien kaltetutako pertsona eta sektoreei lagundu, bide-azpiegiturei bultzada bat eman eta laguntza fiskalak eskaini nahi dira.

 

Horretaz gain, jarduera ekonomikoa eta berrikuntza bultzatzeko laguntza programak eta hitzarmen estrukturalak aurrekontuan finkatzea lortu nahi da, digitalizazioa indartuz.

 

Sustapen ekonomikoan jorratuko diren alorrak:

 

Ekintzailetza, Lehiakortasun hirukoitza, Kalitatezko enplegua, Lurralde kohesio-eskualdeak, erronka demografikoa, biozientzia, azpiegitura adimentsuak eta bestelako laguntzak.

 

Gipuzkoako enpresei laguntzeko programa hauek ere abian jarriko dira:

  • Zientzia eta teknologia
  • Gipuzkoa digitala
  • Sektore estrategikoak
  • Nazioartekotzea

 

Behekaldeko irudietan dokumentazio guztia duzue eskuragarri



Laguntza edo informazioren bat behar duzu?


Atención: Los campos marcados con * son obligatorios.