ERRENTERIAKO UDALA

COVID-19AK SORTUTAKO KALTE EKONOMIKOAK ARINTZEKO MIKROENPRESA ETA  AUTONOMOENTZAT BIDERATUTAKO DIRULAGUNTZAK


BALDINTZAK:

  • 1.000.000 euro baino gutxiagoko fakturazioa duen mikroenpresa edo norberaren konturako langilea.
  • Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotea Errenterian, gutxienez 2020ko martxoaren 14tik.
  • Autonomoen kasuan, alegatutako jarduera ekonomikoa jarduera nagustia izatea, hau da, diru-sarreren iturri nagusia.
  • Helbide fiskala edo/eta jarduerarena Errenterian izatea.
  • Covid-19aren hedapenak sortutako alarma-egoeraren ondorioz:
    • Jarduera geldiarazi behar izan dutenak.
    • Beren jarduera murriztu behar izan dutenak (fakturazioa %40 baino gehiago murriztu bada).

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:

  • Jarduera geldiarazi behar izan dutenak: Urtean gutxienez 9.000 eta gehienez 1.000.000 euroko fakturazioa izan behar dute.
    • Zenbateko finkoa: 1.000 euro.
    • Ostalaritza- eta jatetxe-jardueretarako: 200 euro gehiago.
    • Jarduera burutzen den establezimenduaren alokairu-gastuengatik: 300 euro arte.
    • Jarduerari lotutako ondasunen erosketa finantzatzen duten maileguen amortizazio-gastuengatik eta interesengatik: 250 euro arte.
    • 2020ko udaberri-uda denboraldiko arropa, oinetako eta osagarriak erosteko edo hornitzeko gastuengatik: 200 euro gehienez.
  • Jarduera murriztu behar izan dutenek: Urtean gutxienez 9.000 eta gehienez 110.000 euroko fakturazioa izan behar dute.
    • Zenbateko finkoa: 500 euro.

EPEA: Maiatzaren 4tik alarma-egoera amaitu eta 2 hilabete igaro arte, edo 2020ko irailaren 30 arte, lehenago amaitzen ez bada

 

NOLA AURKEZTU ESKAERA: 

  1. Izapide telematiko baten bidez, ziurtagiri digital batekin identifikatuz.
  2. Formularioa deskargatuz, betez eta zu@errenteria.eus posta elektronikora bidaliz.
  • Telefono bidez (telematikoki ezin bada egin): 010 telefono zenbakira deituz.

Dokumentazio gehigarria:


Descarga
Oinarri espezifikoak.pdf
Documento Adobe Acrobat 198.7 KB
Descarga
Eskaera inprimakia.pdf
Documento Adobe Acrobat 146.1 KB
Descarga
FAQ euskaraz.pdf
Documento Adobe Acrobat 664.4 KB