ETEei laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren  programak eta ekimenak


Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen laguntza programa eta ekimen guztiak ezagutu nahi dituzu?

 

 SPRI Taldeak euskal enpresarentzat bultzatzen dituen jarduera guztiak bildu ditu, eta baita Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatu eta kudeatuko dituen laguntza berriak ere.

 

Gai nagusiak, berrikuntza, digitalizazioa, ekintzailetza, ibilgetuko inbertsioak, nazioartekotzeko laguntzak, teknologia, zibersegurtasuna…

Industriarako, nazioartekotzerako eta energia berriztagarrietarako laguntzak

 

Javier Zarraonandia eta Amaia Barredo Ingurumeneko sailburuordeak, aurkezten dituzte industria-garapenerako, nazioartekotzerako, energia-efizientziarako, energia berriztagarrietarako eta ingurumenerako laguntzak.

 

Helburuak

  • Industria eta zerbitzu aurreratuak barne-produktu gordinaren % 40ra iristea.
  • Enpresen nazioartekotzea COVIDaren egungo nazioarteko testuingurura egokitzea.
  • Energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumoaren % 20 izan dadin lortzea.

 

I+G+B-rako, teknologiarako, ekimenerako eta eraldaketa digitalerako laguntzak

 Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak, berrikuntzako, transformazio digitaleko eta ekintzailetzako programak azaltzen ditu.

 

Helburuak

  • Euskal Autonomia Erkidegoa, Europako berrikuntza-gune bihurtzea.
  • Enpresa teknologikoen sorrera % 10 handitzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoa tokiko industriarekin lankidetzan arituko diren nazioarteko startup-en ekosistema eragile gisa kokatzea.

Lehen sektorearentzako laguntzak, elikagaien industria eta jasangarritasuna eta ingurumena

 

Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak aurkezten ditu lehen sektorerako, elikagaien industriarako eta jasangarritasunerako laguntzak.

 

Helburuak

  • Elikagaien ekoizpena handitu Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • Lurralde-oreka handiagoa bermatzea.
  • Landako eta itsasertzeko guneetan bizi eta lan egiten duten pertsonei bizi-kalitatea eskaintzea.

 

Laguntza edo informazioren bat behar duzu?


Atención: Los campos marcados con * son obligatorios.