KULTURA SEKTORERA BIDERATUTAKO COVID-19 LAGUNTZAK 2021 - Eusko Jaurlaritza


Osasun-alarma globalaren aurrean hartu behar izan diren neurriek bizitza sozial eta ekono­mikoaren esparru guztiei eragiten badiete, kulturaren sektorean izan dituzten ondorioak bereziki kezkagarriak dira. Ekonomiaren hauskortasuna, lan- eta enpresa-egituren berezitasuna, jardueren aldizkakotasuna eta jarduerak gizartearen garapenean, dinamismoan eta nortasunean duen bere­biziko garrantzia direla eta, beren-beregizko eta presazko neurriak beharrezkoak dira, ahal den neurrian, sormen-ehunari eusteko eta haren jarraipena eta jarduera bermatzeko.

 

 

 

 Ildo horretan, 2020an izandako ezeztapenei gehitu zaien kontratazioaren dezelerazioak kalte ekonomikoak eragin dizkie kulturaren arloko profesional gehienei. Kulturaren Euskal Behatokiaren arabera, % 40,8 izan zen negozio-zifraren hasierako eragin negatiboa, enplegu-zifra % 40,3 jaitsi zen, eta etorkizuneko kontratazioak, berriz, % 80,4.

 

1.DIRULAGUNTZA: EAEko kultura-sektoreko profesional autonomoek, enpresek eta entitate profesionalek kultura-jarduerarekin jarrai dezaten

Zenbatekoa

1.100.000€ zuzenduko dira pandemiaren eraginez kultura-sektoreak jasandako murrizketak ekiditeko.

 

Eskaera egiteko epea

apirilak 16

 

Aintzat hartuko dira

arte eszenikoak, ikusizko arteak, arkeologia, ikus-entzunezkoak, bertsolaritza, bitartekaritza eta/edo kultura aholku­laritza/kontsultoretza, liburua eta literatura, musika eta ondarea.

Onuradun izateko baldintzak

a) 2020ko fakturazioa, gutxienez % 70ean, arestian aipatutako jarduera batekoa edo batzuetakoa izatea.

b) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Gizarte Segurantzan alta emanda egotea, eta hala dagokionean, dagozkion erregistroetan.

d) 2020ko fakturazioak %20ko edo gehiagoko murrizketa izatea 2019ko ekitaldiarekiko, COVID-19 pandemiak eragindako krisiaren ondorioz.

e) EAEn establezimendu iraunkorra izatea.

Eskabideak eta dokumentazioa

 

* Pertsona juridikoek modu elektronikoan aurkeztu beharko dituzte eskabideak.

* Pertsona fisikoek aurrez-aurre zein modu elektronikoan aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak

 

AURREZ AURRE: eskabideak Zuzenean zerbitzuko bulegoetan nahita nahiez aldez aurreko hitzor­duaz aurkeztuko dira. Hitzordua hemen hartu: https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidean edo 945 019 000 telefonoan.

 

ELEKTRONIKOKI: Eskaera egiteko inprimakia eta eta izapideak egiteko zehaztapenak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak eskuragarri hemen

 

2.DIRULAGUNTZA: 2021. urtean praktika kulturalak bultzatzen dituzten kulturagune independenteei zuzendutako dirulaguntzak

Zenbatekoa

Guztira 560.000€ zuzenduko dira proiektuak garatzeko, 120.000€ izanik proiektu bakarrak eskura dezakeen gehienekoa.

 

Eskaera egiteko epea

 apirilak 18

 

Haintzat hartuko dira

ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura, musika, bertsolaritza, arte plastikoak…

 

Proiektuen betekizunak

 

1.– Jarduera-proiektu horiek kultura-sektoreren bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura, musika, bertsolaritza, arte plastikoak...).

 

2.– Sormen-guneek baldintza hauek bete beharko dituzte:

 

– Euskal Autonomia Erkidegoko higiezinak izatea.

 

– Jarduera-proiektua aurreko puntuan esan bezala gauzatzeko gaitasuna eta egokitasuna egiaztatzea. Horretarako, gutxienez, sorkuntza, ekoizpen edo erakusketarako gune egokiak izan beharko ditu, bai eta jarduerak egiteko behar diren baliabide teknikoak ere.

 

– Higiezina sormen-gune moduan kudeatzeko eta ustiatzeko eskubidea eskatzailearena izatea.

 

3.– Proiektuen aurrekontuetan, gutxienez % 20ko autofinantzazioa aurreikusiko da, halakotzat hartuta jatorri publikoetatik ez datorren diru-sarreren frakzioa.

 

Eskabideak nola aurkeztu eta dokumentazioa

 

Aurrez aurre: Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, aldez aurretik ordua eskatuta (https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean)

 

Bide elektronikoa: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

 

3.    DIRULAGUNTZA: 2021ean euskal kultura kanpoan zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak

Zenbatekoa

Etxepare Euskal Institutuko Zuzendaritza kontseiluak, 382.000 euro bideratuko ditu 4 kultur modalitateen sortzaileen mugikortasuna sustatzen laguntzeko.

 

Batetik, 65.000 euro bideratuko dira Arte plastikoak eta Ikuskizuneko modalitatera. Bestetik, 130.000 euroko laguntza emango da Musika modalitatera; 55.000 euro, Dantza modalitaterako eta 132.000 euro, Antzerkiaren modalitaterako.

 

Eskaera egiteko epea

2021eko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era egiteko diren jarduerentzat, maiatzaren 30ean amaituko da. 2021eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra egiteko diren jarduerentzat, uztailaren 1ean hasiko da, eta urriaren 30ean amaituko da.

 

Diruz laguntzen dituen gastuak

 

1) Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak. Antzerki denboraldietan, promozio gastuak ere bai. Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.

 

2) COVID-19aren ondorioz bertan behera geratutako emanaldi edo ekitaldien kasuan, ondo­rengo gastuak onartuko dira:

 

– Emanaldi hauek eragindako eta berreskuratu ezinezko ostatu eta hegaldi gastuak.

 

– Jada egindako promozio eta kudeaketa gastu egiaztagarriak.

 

Aurkeztutako aurrekontuaren % 20 onartuko da gehienez ere promozio eta kudeaketa kontzep­tuetan. Arte plastiko eta ikusizkoen modalitatean, gehienez 500 euroko aurrekontua onartuko da.

 

Aurkezteko moduak

 

Aurrez aurre: eskabideak helbide honetan aurkeztuta: Etxepare Euskal Institutua, Andre ziga­rrogileen Plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua, Donostia (20012), goizeko 08:30etik 14:00etara. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako orga­noen aurrean. aurretiazko hitzordua eskatu beharko da

 

Bide elektronikoa:

 

Arte plastiko eta ikusizkoak

 

Musika

 

Dantza

 

Teatro

 

 

 Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz egin daitezke: https://www.euskadi. eus//nirekarpeta

 

4.DIRULAGUNTZA:  Euskal Kulturak 2021. urtean bidaia-poltsetarako diru-laguntzak Zinema eta Literaturan

Zenbatekoa

Deialdi honetarako gehienezko zenbateko orokorra 18.000 eurokoa izango da.

 

Eskaera egiteko epea

2021eko urriaren 31a.

 

Helburua

Euskal kultura bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adiera-molde­tan kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kultura-eskaintza sustatuz eta hedatuz.

 

Haintzat hartuko dira

Zinema: zinema alorreko eragileek (zuzendari, aktore, ekoizle, gidoigile) nazioarteko zinemal­dietan parte hartzeko dirulaguntzak ematea, horietan beren film labur nahiz luzeren bat aurkeztu edo ordezkatzeko hautatuak izan direnean.

Zinemaldi horiek nazioartekotzat jotzeko ezinbestekoa izango da gutxienez bost herrialdetako lanak programatzea eta webgunea ingelesez izatea.

 

Literatura: literatura sektoreko eragileek (idazle, ilustratzaile, itzultzaile eta editore) litera­tura-alorreko nazioarteko ekitaldietan parte hartzeko dirulaguntzak ematea, horietan libururen bat aurkeztu edo ordezkatu behar dutenean, literatura-sorkuntzaz jardun behar dutenean edo euskal ordezkaritza gisa doazenean.

 

Eskaerak egiteko modua

 

Aurrez aurre: eskabideak helbide honetan aurkeztuta: Etxepare Euskal Institutua, Andre Ziga­rrogileen plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua (20012 Donostia), goizeko 08:30etik 14:00etara. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan. Hitzordua hartzea beharrezkoa da.

 

Bide elektronikoa: Eskabidearen ondoko izapideak gune honetan egingo dira bide elektronikoa erabiliz gero: https://www.euskadi.eus//nirekarpeta

 

Informazio eta eskaerak egiteko laguntza

Laguntza honen eskaera egiteko zalantzak badituzu edo eskaera prestatzen laguntza beharko bazenu bete beheko formularioa. Aizpea Otaegi, Oarsoaldea Garapen Agentziako presidentak, jakinarazi du Oarsoaldea agentzian eskaeren inguruko informazioa eta tramitazio lanen laguntza eskaintzen duela kultura sektorekoei. Laguntza eskatzeko covid19laguntzak@oarsoaldea.eus edo 943 494 129 telefonora deitu, eta zuekin harremanetan jarriko gara.

 

Horrez gain, gure web orrialdean (www.oarsoaldea.eus/covid19laguntzak) informazio guztia kontsultatu dezakezue egunean dauden laguntzen inguruan.

Laguntza edo informazioren bat behar duzu?


Atención: Los campos marcados con * son obligatorios.