LEGAMIA: ARTE BIZIEN SORKUNTZA ETA MEDIAZIO EGONALDI PROGRAMA - Errenteriako Udala


 

Herritarrak kulturaren erdigunean kokatzea da helburu nagusia, arte biziei (antzerkia, dantza, zirkua) loturiko proiektu artistikoen sorkuntza eta ikerketa prozesuak babestuz, erraztuz eta lagunduz. Horretarako, egonaldi eta mediazio programa bat burutuko da, sorkuntzak Errenteriako eragile eta herritarrekin partekatuz.

 

 

Parte hartzeko baldintza orokorrak

Euskal Herriko zein kanpoko pertsona fisiko edo juridiko pribatu orok parte hartu lezake.

 

Deialdiaren baldintzak

a) Egonaldia gutxienez astebetekoa eta gehienez 8 astekoa izango da

 

b) Data proposamena konpainiak egingo du 2021/09/01etik 2022/05/31ra

 

c) Herriko eragileekin lana partekatzeko motibazioa

 

d) Memoria baten aurkezpena egonaldian izandako sorkuntza prozesua dokumentatuz

·   

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Aurkeztutako proiektu bakoitzak gehienez 4.000€-ko beka jasoko du.

 

Proiektua hautatua izateko irizpideak

a) Proiektuaren kalitatea, berrikuntza

 

b) Bilaketarako gogoa eta zalantzak eta hausnarketak pizteko gaitasun maila

 

c) Mediaziorako potentziala

 

d) Proiektuaren bideragarritasuna

 

e) CV eta portfolio edo dossier artistikoa

 

f) Euskarazko proposamenak positiboki baloratuko dira

 

 

Izen-ematea

 Urtean 2 deialdi eta epea GAOn argitaratu eta 20 egun izango dira, hau da, 2021eko irailaren 7tik urriaren 5a arte.

 

Emaitza Udalaren webgunean argitaratuko da

 

AURREZ AURRE:

ZU! Zure Udala - Arreta

 

Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan).

 

Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

 

943 449 600

 

ELEKTRONIKOKI:

errenteria.eus web-orriko dirulaguntzak atalean* dago eskaera elektronikoa burutzeko aukera.

 

POSTAZ

Proposamena hurrengo helbidera bidaliz:

“ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria.”

 

 

*Kultura atalean; "legamia: arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programa" izeneko dirulaguntzan sartu

 

 

Informazio eta eskaerak egiteko laguntza

 

Errenteriako Udala. Kultura Saila.

 

kulturakreaktiboa@errenteria.eus

 

943 449 634

 

kultura.errenteria.eus

 

Laguntza edo informazioren bat behar duzu?


Atención: Los campos marcados con * son obligatorios.