LEZOKO UDALA

LEZOKO UDALAK COVID-19ak ERAGINDAKO KRISIAREN HARIRA MARTXAN JARRITAKO HIRU LAGUNTZA-LERROAK


Lezoko Udalak COVID-19ak eragindako krisialdi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko hiru laguntza lerro jarri ditu martxan:

 

  1. Nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuen sektoreetan euren kontura lan egiten duten pertsona, autonomo edota mikro-enpresentzat diru-laguntzak
  2. Tokiko kontsumoa bultzatzeko “Lezo Bonua”
  3. Lezoko merkataritza eta ostalaritza suspertzeko diru-laguntzak

 

1. laguntza lerroa:



Eskaera aurkezteko epea: 2020ko uztailaren 17a.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

 

I.Eranskina

II. Eranskina

III. Eranskina

IV.Eranskina

 

Justifikazioa aurkezteko epea: 2021eko urtarrilaren 31

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

V. Eranskina

 

Eskabideak eta agiriak honela aurkeztu ahal izango dira:

 

 


Eskabidea hirugarren batek aurkezten badu, laguntzaren xede den pertsonaren/enpresaren baimena eduki beharko da.

 

Epea uztailaren 17an amaituko da.

 

Informazio guztia eskuragarri hemen.

 

 

 

2. laguntza lerroa:


Eskaera egiteko epea: 2020ko uztailaren 17an.

 

Aurkeztu beharreko dokumentuak: 

 

I. Eranskina

II. Eranskina

 

Programari atxikitako establezimenduek 2020ko azaroaren 15era arteko epea izango dute egindako eragiketen justifikazioa aurreikusteko, eta faktura edo erosketa-tiketa eta bonoa edo eragindako bonuak aurkeztu beharko dituzte Lezoko Udalaren Erregistro Orokorrean, behar bezala beteta. Establezimendu batek bonu guztiak saldu ez baditu, saldu gabeko bonuak udal-kutxan sartu izanaren egiaztagiria erantsi beharko ditu.

Diru-laguntza itzultzeko saldutako bonuen hileroko justifikazioa ere aurkeztu ahal izango da.

Erosketa-tiketak (faktura sinplifikatua) behar bezala beteta egon beharko du, eta gutxienez datu hauek jaso beharko ditu: establezimenduaren izena, erosketa-data, IFK, zenbatekoa.

Justifikaziorik aurkezten ez bada edo behar bezala justifikatzen ez bada, ez da dagokion diru-laguntza ordainduko.

 

"Lezo Bonua" programara zuzenean produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten Lezoko establezimenduak atxiki ahal izango dira beranduenez ostiral honetan, uztailaren 17an. Eskabideak eta agiriak Lezoko Udalari aurkeztu beharko zaizkio, erregistro elektronikoaren bidez.

Era berean, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira, zalantzak argitzeko eta eskabideak izapidetzen eta aurkezteko laguntza eskaintzen dute (www.covid19oarsoaldea.com) .

 

Informazio guztia eskuragarri hemen

 

 

3. laguntza lerroa:


Eskaera egiteko epea: 2020ko uztailaren 17a.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

 

I. Eranskina

II. Eranskina

III. Eranskina

IV.Eranskina

V. Eranskina

 

Inbertsiorako zuriketa egiteko epea: 2021eko urtarrilaren 31a.

 

Eskaerak aurkezteko moduak:

Aurreko kasuetan bezala, eskabideak eta haien agiriak Udalari aurkeztu beharko zaizkio, erregistro elektronikoaren bidez edo aurrez aurre, enpresaren baimen sinatuarekin. Era berean, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira, zalantzak argitzeko eta eskabideak izapidetzen eta aurkezten laguntza eskaintzen dute (www.covid19oarsoaldea.com). 

 

Informazio guztia eskuragarri hemen