LEZOKO UDALAREN LAGUNTZEN ZURIKETA

Alarma egoeran egindako gastu eta inbertsioetarako Lezoko Udalak ematen dituen laguntzak justifikatzeko epea zabalik


Enpresa eta pertsona onuradunek 2021eko urtarrilaren 31 baino lehen justifikatu beharko dituzte jasotako diru-laguntzak.

 

Jasaten ari garen krisi ekonomikoa dela eta, Lezoko Udalak, uztailean, koronabirusak sortutako krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko laguntza lerroak jarri zituen martxan, besteak beste:

  1. Beren konturako langileentzako edo langile autonomoentzako eta nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuetako mikroenpresentzako diru-laguntzak. Sortutako gastuetarako diru-laguntzak.
  2. Lezoko merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan ekonomia suspertzeko diru-laguntzak. Egindako inbertsioetarako diru-laguntzak.

Diru-laguntza horien helburua zen COVID-19ren krisiak kaltetutako lezoarrei laguntzea eta tokiko ekonomia suspertzea, herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea bermatzen jarraitzeko.
Gastuetarako eta inbertsioetarako laguntza-lerro hauek baliatu zituzten enpresek eta pertsonek 2020ko martxoaren 14tik 2020ko uztailaren 31ra bitartean fakturatutako diruz laguntzeko moduko gastuei buruzko fakturekin has dezakete justifikazioa.


1. laguntza-lerroa: Gastuetarako diru-laguntzak


Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

  • Garatzen ari zen jarduerari zuzenean atxikitako hornigai, makineria, instalazio eta ekipamenduen mantentze gastuak.
  • Elektrizitate, erregai, ur, telefonia eta Interneterako konexiorako hornidura gastuak.
  • Zerga eta kontabilitate aholkularitza gastuak.
  • Aholkularitza gastuak.
  • Ekipamendu, instalazio eta pertsonak desinfektatzeko lanetarako kanpoko adituen laguntza gastuak, bakarrik larrialdi egoerari erantzuna emateko.
  • Jardueraren aseguru primei dagozkien gastuak.
  • Banku-erakundeen bitartez finantzaketari dagozkion gastuak, jarduera ekonomikoari atxikitako ondasunak erosteko izan badira.
  • Jantziak, oinetakoak eta osagarriak txikizka saltzen dituzten establezimenduen kasuan, 2020ko udaberri-udako denboraldirako salgaiak erosi edo horietaz hornitzea.
  • Negozio lokalen errentamendu gastuak, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
  1. Alokatutako lokala ez izatea eskatzailearen etxebizitzaren zati edo beste enpresa batekin partekatutako gunearen zati.
  2. Lokalaren errentatzailearekin 2. maila bitarteko odolkidetasunik edo ezkontza-ahaidetasunik ez izatea.
  3. Errentatzaile edo errentari gisa jarduten duen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez izatea.

Ez dira diruz lagunduko goian zehaztutako gainerako gastuak onuradunak helburu bereko beste edozein dirulaguntza, laguntza edo sarrera jaso badu eta horiek banaka edo batuta diruz laguntzen diren gastuak baino handiagoak badira.

 

BEZa eta bestelako zeharkako zergak bakarrik diruz lagunduko dira, ezin daitezkeenean berreskuratu edo orekatu.

 

Jasotako diru-laguntzaren zenbateko osoa justifikatu ezin bada, justifikatu ezin izan den zenbateko ekonomikoa itzuli beharko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:


☐ COVID 19 dirulaguntzak zuritzeko inprimakia (5. Eranskina)

☐ Nortasuna egiaztatzeko agiria.

☐ Identifikazio Fiskalaren Kodearen fotokopia.

☐ Beste dirulaguntza eskabideen deklarazioa. (3. Eranskina)

☐ Egin dituen diruz lagungarriak diren gastuen fakturak eta banketxe ordainketaren ziurtagiria

☐ Negozioari dagokion lokalaren errentamendu-kontratua eta/edo jarduerari atxikitako aktiboen maileguei buruzkoa, dirulaguntzaren hiletako ordainagiri eta/edo geroratze negoziatuaren justifikazioarekin batera.

 

Fakturazioa% 50 eta 75 artean murriztu den kasuetan:

☐ Justifikatzeko Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko likidazioak.

☐ Justifikatzeko egindako fakturen erregistroei buruzko liburuak.

☐ Lanbidek (2020/04/15eko EHAA) Covid-19ak sortutako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma egoera deklaratzearen ondorioz jarduerak etenda gertatu zaizkien euren konturako langileentzat edo autonomoentzat argitaratutako aparteko laguntza eta Covid-19 koronabirusaren ondorioz Eusko Jaurlaritzak merkataritzaren sektoreari emandako ohiz kanpoko laguntzak eskatu badira, baiezko ebazpena edo ezezko ebazpena, edo laguntza horiek eskatu ez badira, eskatu ez direla dioen erantzukizuneko adierazpena

☐ Autonomoen kotizazioaren azken ordainagiria

Baimenaren eredua (2. Eranskina)

 

Aurkezten den justifikazioak honako informazio hau jaso behar du:

  • Faktura zenbakia
  • Faktura data
  • Hornitzailea
  • Azalpena
  • Kopurua
  • Ordainketa data

2. laguntza-lerroa: Inbertsioetarako diru-laguntzak


Diruz lagun daitezkeen jarduerak :

  • Lokalak eta laneko moduak egokitzea.
  • Segurtasun eta osasunaren irizpideak/protokoloak betetze aldera, merkataritza- edo ostalaritza-lokalak moldatzeko inbertsioak eta ekipamendua.
  • Bezeroekin eta erakunde hornitzaileekin harreman berriak antolatze aldera, laneko moduak egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak.

Diruz lagundutako jarduerak 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra artean egingo dira. Halaber, fakturen datak denboraldi horren barruan egongo dira.

 

Ez dira diruz lagunduko goian azaldu diren gastuak, onuradunak helburu berberarekin beste edozein dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera jaso badu eta, banaka edo guztira, diruz laguntzen diren gastuen kostua gainditzen bada.

 

BEZa eta bestelako zeharkako zergak bakarrik diruz lagunduko dira, ez badira berreskuragarriak edo orekatzea ezinezkoa suertatzen bada.

 

Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, betiere guztiak batuta, diruz laguntzen diren gastuen kostua gainditzen ez bada.

 

Hemen arautzen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du inola ere, isolatuta edo beste administrazio publiko ala erakunde publiko edo pribatuen dirulaguntza edo laguntza batzuekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua gaindituko.

 

Erakunde onuradunak arau honetan erregulatutako xede berdinerako dirulaguntza lortu eta/edo eskatzen badu, modu frogagarrian jakinaraziko dio Udalari.

 

Jasotako diru-laguntzaren zenbateko osoa justifikatu ezin bada, justifikatu ezin izan den zenbateko ekonomikoa itzuli beharko da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

☐ COVID 19 dirulaguntzak zuritzeko inprimakia (5. Eranskina)

☐ Nortasuna egiaztatzeko agiria.

☐ Identifikazio Fiskalaren Kodearen fotokopia.

☐ Beste dirulaguntza eskabideen deklarazioa. (3. Eranskina)

☐ Egin dituen diruz lagungarriak diren gastuen fakturak eta banketxe ordainketaren ziurtagiria

Baimenaren eredua (2. Eranskina)

 

 Aurkezten den justifikazioak honako informazio hau jaso behar du:

  • Faktura zenbakia
  • Faktura data
  • Hornitzailea
  • Azalpena
  • Kopurua
  • Ordainketa data

Dokumentazioa non aurkeztu

Dokumentazioa elektronikoki aurkeztu ahal izango da, bai Lezoko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez, bai Udaleko erregistroan bertan.

 

Eskabidea hirugarren pertsona batek aurkezten badu, laguntzaren xede den pertsonaren/enpresaren baimena eduki beharko da.

Justifikatzeko laguntza

Oarsoaldea garapen agentziak zalantzak argitzeko eta izapideak egiten laguntzeko zerbitzua eskaintzen du. Interesdunek www.covid19oarsoaldea.com  webgunearen bidez, dagokion formularioa betez edo 943 49 41 29 telefonoaren bidez egin ahal izango dituzte kontsultak.

 

Lezoko Udalak laguntza hauen onuradun diren pertsona eta enpresei justifikazioak aurkezten hasteko eskatu die, 2021eko urtarrilaren 31ra arte bakarrik aurkeztu ahal izango baitituzte.