Merkataritza establezimenduak modernizatzeko laguntza (MEC)


Merkataritza-establezimenduen modernizaziorako laguntzak eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta kontsumo sailak. Laguntza, modernizazio kostuaren %25-a izango da gutxienez (B.E.Z.a gabe).

 

Eskabidea aurkezteko epea 2021-eko ekainaren 26an bukatuko da.

Onuradunak

Onuradunak gutxienez azken urtebetean jarduera nagusitzat merkataritza edo zenbait zerbitzu dauzkaten ETEak izan behar dute nahitaez.

 

Laguntza-lerroak

 

 Dirulaguntza jaso dezaketen inbertsioak kostu hauek estaltzen ditu:

 

 

1) Lokala, altzariak eta ekipamenduen berritzea (kanpoko nahiz barruko obrak eta instalazioak; energia-efizientzia neurriak ezartzea; oztopo arkitektonikoak ezabatzea; errotuluak eta toldoak; makineria eta altzariak; segurtasun-sistemak; girotzeko ekipamenduak; hiriko merkataritza-gune batean partekatutako espazio eta elementu komunak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko etxaurreak, zerbitzuak eta sarbideak, betiere espazio eta elementu horiek merkataritza-establezimenduen titularrek berek jabekide-erkidegoko araubidean kudeatuak badira, bere partaidetzari dagokion arabera.

 

2) Informatika-ekipoak, aplikazioak eta osagaiak (Gehienez ere ekipo informatiko oso bat saltoki bakoitzeko); online salmenta eskaintzen duten web orriak sortzea; salmenta-puntuen terminalak eta irakurgailuak; balantza elektronikoak; kutxa-erregistratzaileak; TicketBAI sistemarako fakturazio-softwarea.

 

3) Covid-19 dela eta, baldintza higieniko-sanitarioetan inbertsioak: lurruneztagailuak, airea berritzeko eta arazteko sistemak, termometro digitalak, gurputzeko tenperatura neurtzeko kamerak, esterilizagailuak, denkontaminatzeko alfonbrak, etabar. (Ez dira diruz lagunduko maskarak, eskularruak, erabili eta botatzeko mantalak, etabar.)

 

 

Gutxieneko inbertsioa 4.000,00 eurokoa izango da (BEZ kontuan hartu gabe) saltoki bakoitzeko, 1. puntuan, 900,00 eurokoa (BEZ kontuan hartu gabe) 2. puntuan, eta 900,00 eurokoa (BEZ kontuan hartu gabe) 3. puntuan. Inbertsio hori 2020ko abuztuaren 4tik aurrera egin beharko da.

 

Eskabidea aurkezteko dokumentazioa

  •  Pertsonaren N.A.N.-a edo I.F.K.-a.
  • Enpresa sozietatea bada, eratze eskriturak eta hauen aldaketak, eta ordezkaritza ahalmena.
  •  JEZ-n alta eta bajen egiaztagiria, Foru Ogasunak emana.
  • Hala badagokio, enpresak lortutako kalitate ziurtagirien kopiak.
  • Hala badagokio, merkataritzarekin zerikusia duen heziketako-tituluen kopia.
  • Alta emanda dauden langileen txostena, Gizarte Segurantzaren Diruzaina Nagusiak emana.
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko Laguntza Erakunde izendatzen deneko agiria.
  • Hala badagokio, Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiria.
  • Hala badagokio, enpresa-transmisioa egina denaren Ganbarako Ziurtagiria.
  • Hala badagokio, merkatarien elkarteko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Etxetresna elektrikoen A+++, A++ eta A+ ziurtagiri energetikoaren dokumentazioa.
  • Inbertsioen behin betiko faktura originalak (Zenbatekoa > 100 €).
  • Inbertsioen ordainketen frogagiriak (> 2.500€ bada: transferentzia, banku-ziurtagiria....).
  • Hirugarren Interesdunaren Alta-agiria (bankuko datuak).

 

Eskaera egiteko epea

Eskabidea aurkezteko epea 2021-eko ekainaren 26an bukatuko da.

 

Informazio gehigarria eta eskaera egiteko

Eskatzeko aukera baduzu eta horretan guk laguntzea nahi baduzu, jarri harremanetan Oarsoaldeko Merkataritza Bulego teknikoarekin edo Oarsoaldea Garapen Agentziarekin (beheko formularioa betez).

 

Laguntza edo informazioren bat behar duzu?


Atención: Los campos marcados con * son obligatorios.