PASAIAKO UDALA

PASAIAKO UDALAK COVID-19ak ERAGINDAKO KRISIAREN HARIRA MARTXAN JARRITAKO DIRULAGUNTZAK


1. laguntza lerroa: Pasaiako udalak diruz lagunduko ditu Covid-19ari aurre egiteko merkataritzan eta ostalaritzan egiten diren inbertsioak.

 

 


2. laguntza lerroa: Pasaiako udalak 250.000 €ko dirulaguntzak bideratuko ditu autonomoentzat eta mikroenpresentzat.

 

 

3. laguntza lerroa: PASAIAN EROSI erosketa bonoaren kanpaina.

 

 

"PASAIAN EROSI" bonuek 20 euroko erosketa-kostua izango dute eta 30 euroko balioa duten erosketak egiteko aukera emango dute, Udalaren bonu bakoitzeko 10 euroko diru-laguntzari esker. Bonu horiei esker, pasaitarrek erosketak egin ahal izango dituzte Pasaiako txikizkako saltokietan urriaren 31ra arte.

 

Lehenengo deialdian 20 establezimendutik gora izan ziren “Pasaian Erosi” bonuen kanpainan parte hartu zutenak, eta uztailaren erdi aldetik aurrera, kontsumitzaileek aukera izan dute bonuak eskuratu eta trukatzeko, ordura artean atxikipena agertu zuten establezimenduetan.

 

Udalak, Laurak Bat Pasaiako Merkatari eta Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearekin elkarlanean, "Pasaia bonuak" izeneko programa onartu zuen, herritarrek bertako dendetan eros dezaten bultzatzeko eta guztion artean Pasaiako kaleak bizi-bizi mantendu ditzagun. Azken batean, ekimenaren helburua da herritarrak Pasaiako txikizkako merkataritzan kontsumi dezaten bultzatzea, txikizkako establezimenduak direlako Covid-19ak gehien erasan dituenak.

Nork eska dezake?

Establezimenduek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, Pasaiako kontsumo-bonuen ekimenean parte hartzeko:

  • Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz, ixtera behartuak izan diren establezimenduak izatea, martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuaren arabera (martxoaren 10eko 463/2020 ED aldatzen duena), edo ezinbestekotzat jo diren establezimenduak izanik, beren jarduera eta salmentak asko murriztu dituztenak; baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
  • Establezimenduaren jarduera nagusia izango da kontsumitzaileari zuzenean produktuak, zerbitzuak eta kontsumo-ondasunak saltzea.
  • Jendaurreko salmentarako establezimendua Pasaian egotea, eta Pasaiako udalerrian ordaintzea JEZ.
  • Pymea izatea, 10 langiletik beherako plantilla, eta urteko fakturazioa 1.000.000 eurotik beherakoa.

 Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • E078 COVID-19a dela eta kontsumo lokala sustatzeko kontsumo bonoen ekimenera atxikitzeko formularioa
  • Eskatzailea pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NAN.
  • Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia.
  • Jarduera ekonomikoa itxi behar izan duela, edo jarduera murriztu dela egiaztatzeko, honako egiaztagiriren bat aurkeztu beharko du:
  • Covid-19aren ondoriozko aldi baterako enplegu erregulazioko espedientearen egiaztagiria, edo autonomoentzako aldi baterako jarduera eten izanagatik ezohiko prestazioaren (CATA) titular direla egiaztatzen duen agiria; edo, 2019ko irailetik 2020ko otsailera bitarteko hileko batez bestekoarekin alderatuta, 2020ko apirileko fakturazioa gutxienez % 75 murriztu dela justifikatzen duen agiria.
  • Alta eta bajen ziurtagiria Jarduera Ekonomikoen Zergan.

Non eskatzen da?

 

Aurrez aurre:

Internet bidez:

Horrez gain Laurak Bat elkartearen bulegoetan egin daitezke baita ere. Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea kanpaina honen erakunde laguntzailea izango da, sektorearen zati handiena ordezkatzen duelako. Elkartearen lana izango da bonuen kudeaketa eta horien justifikazioa egiaztatzea.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen daude oinarriak eskuragarri.

 

“PASAIAN EROSI” bonuak dituzten establezimenduen zerrenda: