Eusko Jaurlaritzak 652.000€ko diru-laguntza bideratu du toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozioei


Helburuak turismo negozio berrien sorrera, berrikuntza teknologikoak aplikatzea, lehiakortasuna hobetzea edo zerbitzuen kalitatea hobetzeko ekintzak garatzea da.

Erakunde onuradunak

Ostatu-enpresak, bitartekaritza-enpresak, jatetxeak, turismo-garraioa, turismo aktiboa, OPCak, turismo-gidak eta autokarabanentzako harrera-eremuen titularrak.

 

Laguntza-lerroak

 

Ekintzailetza turismo-negozio berriak sortzeko.

  • Diruz lagundu daitezkeen gastuak: eraketa-gastuak, lokalaren alokairua, jarduera martxan jartzeko gastuak (bideragarritasun-azterketa, irudi korporatiboaren diseinua, irisgarritasun-txostena), instalazioak egokitzeko lanak, altzariak eta ekipamendua erostea, ekipamendu informatikoa eta soluzio teknologikoak ezartzea, garraio-elementuak.
  •  Gutxieneko gastua: 10.000 €
  • Gehienezko diru-laguntza: diruz lagun daitekeen gastuaren % 40, 18.000 €-raino.

 

Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea

Diruz lagun daitezkeen gastuak:

  •  Soluzio teknologikoak ezartzea
  • Enpresen eskaintza turistikoa hobetzea: instalazioak egokitzea eta altzariak eta ekipamenduak erostea zerbitzu berriak sortzeko; eremu komunak handitzeko obrak, edukiera gutxitzea konpentsatzeko; obrak eta ekipamenduak erostea jatetxe- edo ostatu-establezimenduetan (sukaldeak egokitzea irekitzeko, edariak kopa bidez banatzeko, terrazak gaitzeko eta modernizatzeko).
  • Eskaintza turismo seguru, iraunkor eta irisgarri baterantz egokitzea: eraginkortasun energetikoa hobetzea, energia ez-kutsatzaileen instalazioak, garraio eraginkorra, irisgarritasuna errazteko teknologiak, jarduera Covid neurrietara egokitzeko inbertsioak.

 

Gutxieneko gastua: 3.000€.
 
Gehienezko diru-laguntza: diruz lagun daitekeen gastuaren % 30, 15.000 €-raino.

 

Eskaera egiteko epea

 Eskabideak aurkezteko epea:

 

Maiatzaren 12tik ekainaren 11ra.

 

Informazio gehigarria eta eskaera egiteko

Laguntza edo informazioren bat behar duzu?


Atención: Los campos marcados con * son obligatorios.