Turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren laguntzen aurkezpena


 

Eusko Jaurlaritzak 717.000,00€ zuzenduko ditu turismo-jarduerari bultzada berria emateko.

 

Konpromiso horren bitartez Euskadiko turismo-produktuak diseinatzen, martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen lagundu nahi da.

 

Horretaz gain, Euskadi Basque Country marka turistikoa proiektatzen lagunduko duten eta Covid-19aren testuinguruan Euskadi turismo-helmuga seguru gisa kokatuko duten jardunketei ere laguntza bat eskaini nahi zaie.

 

Erakunde onuradunak

Turismo-zerbitzuak ematen dituzten mikroenpresak edo enpresa txiki/ertainak (ETE) eta Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak xede dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio eta erakundeak.

 

Laguntza-lerroak

Turismo-produktuak sortzen, martxan jartzen, sustatzen eta merkaturatzen laguntzea.

 

Gutxieneko gastua: 3.000 €

 

Gehienezko diru-laguntza: diruz lagun daitekeen gastuaren % 60, 20.000 €-raino.

 

Kultura-, gastronomia- eta kirol-ekitaldiei laguntzea, baldin eta Espainian eta nazioartean proiekzioa badute.

 

Gutxieneko gastua: 2.000€.

 

Gehienezko diru-laguntza: diruz lagun daitekeen gastuaren % 50, 15.000 €-raino.

 

Eskabideak aurkezteko epea

 

Maiatzaren 12tik ekainaren 11ra.

 

Eskaera egiteko epea

 Eskabideak aurkezteko epea:

 

Maiatzaren 12tik ekainaren 11ra.

 

Informazio gehigarria eta eskaera egiteko

Laguntza edo informazioren bat behar duzu?


Atención: Los campos marcados con * son obligatorios.