Behatokia


Gure behatokiaren bidez, eskualdeko zenbait datu sozioekonomiko eta pandemiak Oarsoaldean duen eragina ezagutzeko aukera izango duzu, zenbakitan:

LAN-MERKATUA OARSOALDEAN

 

Oarsoaldearen kasuan, langabeziak gora egin du zertxobait (0,4 puntu gehiago igo da azken hilabetean). Era berean, 2020ko martxoan %10,82ko langabezia-tasa izatetik, 2021ko martxoan %11,22koa izatera igaro gara (kasu honetan ere 0,4 puntuko igoera azken urtean). 148 langabe gehiago daude eskualdean azkeneko hilabete honetan.

 

Une honetan, martxoaren bukaeran, 4.088 langabe daude gure eskualdean. 2020ko maiatzeko datuen arabera, Oarsoaldeako enpresetan 5.247 pertsona aurkitzen ziren ERTE egoeran (2020 urteko maximoa) baina orain aldiz, martxoaren bukaeran 2.085 pertsona dira ERTE egoeran daudenak (55 pertsona gehiago ERTEn, otsaila eta martxoa alderatuta).

 


 

2021eko martxoko azken datuei erreparatuta, biztanleriaren %5,57a une honetan langabezian dago (4.088 langabe) eta historikoki izan dugun joera mantendu dugu; langabezia tasa Oarsoaldean Gipuzkoako batazbestekoa baino altuagoa da. 2021eko martxoan Oarsoaldean langabezia-tasa %11,22koa da, Gipuzkoan %9,9 eta EAEn %12,1koa. Hortaz, Gipuzkoako batez bestekoa baino okerrago gaude, eta EAEkoa baino hobeto. Udalerrika denak daude EAEko batez bestekoa baino hobeto, baina Oiartzun da Gipuzkoako bataz bestekoa baino hobeto dagoen bakarra (langabezia tasa udalerrika: Pasaia %12; Errenteria %11,7; Lezo %10; Oiartzun %7,2).

 


 

Langabezia tasaren azken urteetako bilakaerari dagokionez, COVID19k eragindako krisiaren ondorioz, langabeziaren zifrak nabarmen aldatu dira. Langabezia-tasa 2019ko abenduan %9,5 izatetik (2012tik izandako tasarik baxuena) %11,22 izatera igaro da 2021eko martxoan (1,72 puntu gehiago). Baztertuta geratzeko arriskuan dauden kolektiboen eragina bereziki garrantzitsua da, langabetu guztien artean %50,37a iraupen luzeko langabeak dira.

 

Hala ere, langabeziak behera egin du pixkanaka irailetik, otsailean joera aldatu egin da apur bat behera eginez eta, azken hilabetean, martxoan, gorakada txiki bat izan dugu. Kontu handiz ibili behar da, krisialdi honen eraginak ez baitira ezagutuko hilabete batzuk pasa eta ERTEek ematen duten babesa desagertu arte, beraz, lanean gogor jarraitu beharra dago oraindik.

 

2020ko maiatzean 5.247 pertsona zeuden ERTE egoeran, eta martxoan, berriz, 2.085 pertsona. Argi dago enpleguari eusteko egindako ahalegina handia izan dela.

 



Partekatu Oarsoaldeako lan-merkatuaren behatokia!

Bestelako dokumentazio interesgarria