Proiektu kolaboratzaileak


Oarsoaldea Garapen Agentziatik, beste eragile eta erakunde batzuekin elkarlanean, sektore ezberdinei zuzenduriko hainbat proiektu kolaboratzaile aurrera eramaten ari gara pandemiak eragindako egoerari aurre egiten saiatzeko, hausnartzera bultzatzeko eta eragile ezberdinei bultzada bat emateko asmoz:

Gipuzkoako Elikagai Industriako proiektuak elkarlanean garatzea sustatzeko Gure Market sarean hainbat ekintza antolatu ditugu Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen eta Debegesa Garapen Agentziok, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta beste eragilerekin elkarlanean, elikagai sektoreari laguntzeko asmoz.

Epe laburrean pertsonak eta enpresak erreskatatzeko laguntzez gain, ekonomia eraldatzaile berri bat eraikitzea garrantzitsua da krisitik atera ahal izateko eta pertsonak nahiz planeta errespetatzeko. Hori dela eta, Oarsoaldeatik, Mondragon Unibertsitatearen eta MIK-en eskutik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, enpresa eredu berriak ikusarazi eta sustatzeko ekarpena egin nahi izan dugu hainbat ekitaldi antolatuz.