Ekonomia eta enpresa eredu berriak, pertsonak eta iraunkortasuna ardatz


Epe laburrean pertsonak eta enpresak erreskatatzeko laguntzez gain, ekonomia eraldatzaile berria eraikitzea garrantzitsua da, krisitik atera ahal izateko eta pertsonak nahiz planeta errespetatzeko. Gizarte bezala ditugun erronkei erantzuteko, hainbat enpresa-eredu eta zenbait ekonomia-eredu garatzen ari dira. Gizarte iraunkorragorantz, zuzenagorantz eta demokratikoagorantz egindako bidean, eredu hauek ideia bat partekatzen dute, hain zuzen ere, pertsonak eta ingurumena erdian jartzearena.

 

Covid-19ak eragindako ekonomia eta osasun krisiarengatik egungo krisiaren testuinguruan, pertsonak enpresaren eta ekonomiaren erdian jartzeak inoiz baino zentzu handiagoa du. Gaur egungo egoeran, enpresa-eredu horiek garrantzi berezia dute, gizartearen onuran lanean diharduen enpresa-sarea sortzen laguntzen baitute eta susperraldian nahiz eraldaketan enpresek izan dezaketen funtsezko zereginari balioa ematen baitiote. “Ekonomia berria” deritzanaren eredu berrien onurei balioa emateko unea da.

 

Krisi berri honi aurre egiteko abian jartzen ari diren neurri guztiez eta etorkizunean jarriko diren bestelakoez gain, ekonomia eraldatzaile berria eraikitzea ezinbestekoa da, klimaren arazoak areagotu gabe eta kontsumo nahiz hazkuntza iraunkorrak sustatuz krisitik ateratzeko. Biziarekin eta planetarekin bateragarriak diren eredu berrien aldeko apustua egin behar da. Oarsoaldeak bere ekarpena egin nahi izan du eta xede horrez hainbat jardunaldi antolatu ditu. Ezagutzea, ikusgai bihurtzea eta antzematea nahitaezkoa da zabaltzeko eta, bide batez, kutsadura-efektua eragiteko. Hala, aldaketan eta eraldaketan lagunduko duten antolaketa berriak sustatuko dira.

1. webinarra: Ekonomia berriak eta garapen jasangarriko helburuak

Monica Gago. Doktorea, MIKeko (Mondragon Innovation & Knowledge) ikertzailea eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea: Garapen jasangarriaren helburuak, eraldaketaren beharra. Ekonomia- eta enpresa-eredu berriak.

Ivan del Caz. Gizarte berritzailea ekonomia berri baten alde. BIKOnsulting, guztien onerako kooperatiba: Enpresa eta gizarte eraldaketaren alde lan egiten duten enpresa sareak. Bide horretan aurrera egiten ari diren enpresen adibideak.


IKUSI SAIOA


2. webinarra: Ekonomia zirkularra eta ekonomia urdina


Estibaliz Hernandez. MIKeko ikertzailea, Mondragon
Unibertsitateko irakaslea eta Zerbitzuen Ikerketa Sare Europarreko (RESER) lehendakariordea. Negozio-eredu berriak Ekonomia Zirkularrean eta Ekonomia Urdinean.

Adriana Uribesalgo. EKOMODO Bazkide fundatzailea eta zuzendari sortzailea. Ekonomia zirkularrera aldatzeari buruzko kontakizun interesgarria, beraien balio-proposamenean ekonomia urdineko ekintzak sartzen baitituzte.


IKUSI SAIOA