Gipuzkoa mailan elikagai industriaren elkarlana sustatzen jarraitzen dute Beterri-Buruntza, Debabarrena, Oarsoaldea eta Tolosaldea eskualdeetako garapen agentziek.
Enpresek aurreneko topaketetan eskatu bezala, aurten ere hainbat saio egin dira.
Aurrekaririk gabeko egoera bizi dugu eta aldaketa eta ziurgabetasunez betetako testuinguru batera eraman gaitu. Erronkak, aukera moduan begiratzeko unea da.
Elikagai sektorean pil-pilean dauden gaiak landu dira, hala nola, elikadura arriskuak eta ondorioak, ekonomia zirkularra elikadura sektorean, produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzeko lehiakortasun gakoak, tendentziak eta arrakasta kasuak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzari esker egindako saioak ikustera gonbidatzen zaitugu.
IKUSI SAIOA
Esther Plagaro Sierra eta Jon Badiola Totorikaguena LAIATEK-eko elikagaien segurtasun eta kalitateko aholkulariak, biak elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatuak, eta dietetika eta giza elikaduran adituak, koronabirusaren transmisioa prebenitzeko zenbait gomendio eman dizkigute.
IKUSI SAIOA
Izaskun Marañón Tecnaliako Elikadura Osasungarriaren Arloko proiektuburua
Elikagaien industrian ekonomia zirkularra aplikatzea aukera bat izan daiteke elikagai-enpresentzat.
IKUSI SAIOA
NAGORE PIKAZA: Berrikuntza Teknologikoa. AZTI
SONIA RIESCO. Berrikuntza Teknologikoa. AZTI
ENEKA LABRISKA. Balioaren lantalde operatiboa. AZTI
IKUSI SAIOA
Pablo Armendáriz Díaz: CEO eta Camino Innovación-en sortzailea
Jesus Ayarza: Camino Innovación-en bazkidea