Suspertuz diagnostikoak


Erresistentzia-faseko diagnostikoak Oarsoaldeako enpresa sarean Covid-19-aren krisiaren epe motzeko inpaktuak eta enpresei bideratutako laguntza publikoen eragina aztertzean zentratzen dira.

 

Aurki Suspertuz diagnostikoen zerbitzua jarriko dugu martxan erreaktibazioari begira, egindako lanari jarraipena emateko asmoarekin. Kasu honetan epe ertain eta luzeko ikuspegia duten diagnostikoak egingo dira. Fase kritikoaren ondoren, enpresa-sareari etorkizunari buruz hausnartzeko eta negozio-ereduak eraldatzeko gakoak identifikatzeko laguntza eskaintzea garrantzitsua da.

 

Era berean, sistema berri baten testuinguruan balio-kate erresiliente berriak eraikiko dituzten eta jarduerak berriz bideratzen lagunduko duten konexioak sustatuko dira. Ekoizpen-sistema ezberdinetako enpresak beste eragile batzuekin konektatzea ere sustatuko da, haien egoeraren eta problematikaren diagnostiko zehatza egon dadin.

 

Testuinguru konplexu eta zalantzagarri honetan jarduera-ildo egoki berriak proposatzen ere lagundu nahi dugu.