Suspertuz esku-hartzeak


 

Erresistentzia-faseko diagnostikoak Oarsoaldeako enpresa sarean Covid-19-aren krisiaren epe motzeko inpaktuak eta enpresei bideratutako laguntza publikoen eragina aztertzean zentratzen dira.

 

Aurki Suspertuz esku-hartze Zerbitzua jarriko dugu martxan erreaktibazioari begira, egindako lanari jarraipena emateko asmoarekin. Kasu honetan epe ertain eta luzeko ikuspegia duten diagnostikoak egingo dira. Fase kritikoaren ondoren, enpresa-sareari etorkizunari buruz hausnartzeko eta negozio-ereduak eraldatzeko gakoak identifikatzeko laguntza eskaintzea garrantzitsua da.

 

Era berean, sistema berri baten testuinguruan balio-kate erresiliente berriak eraikiko dituzten eta jarduerak berriz bideratzen lagunduko duten konexioak sustatuko dira. Ekoizpen-sistema ezberdinetako enpresak beste eragile batzuekin konektatzea ere sustatuko da, haien egoeraren eta problematikaren diagnostiko zehatza egon dadin.

 

Testuinguru konplexu eta zalantzagarri honetan jarduera-ildo egoki berriak proposatzen ere lagundu nahi dugu.