Behealdean TALAIA diagnostiko desberdinak ikusteko aukera duzu baina erresistentzia-faseko diagnostikoak dira, Oarsoaldeako enpresa sarean Covid-19-aren krisiaren epe motzeko inpaktuak eta enpresei bideratutako laguntza publikoen eragina aztertzean zentratu ziren.
Aurki Suspertuz Esku-hartze Zerbitzua jarriko dugu martxan erreaktibazioari begira, egindako lanari jarraipena emateko asmoarekin. Kasu honetan epe ertain eta luzeko ikuspegia duten diagnostikoak egingo dira. Fase kritikoaren ondoren, enpresa-sareari etorkizunari buruz hausnartzeko eta negozio-ereduak eraldatzeko gakoak identifikatzeko laguntza eskaintzea garrantzitsua da.
Eskualdeko datu sozioekonomikoen behatoki bat sortu dugu. Ikus ezazu Oarsoaldean pandemiak izandako eragina, zifratan:
Oarsoaldea eskualdea begiztatu eta zaintzeko gure Talaia propioa dugu. Bertatik, ingurune zabal honetako gertakariak, joerak, datu esanguratsu nahiz interesgarrien jarraipena egiten dugu.
Covid19ak eskualdean duen eraginaren jarraipena egin genuen aurreko urtean, sektore desberdinek bizi duten egoera jaso eta errealitate hori erakunde publikoetara helarazteko, hartutako neurriak eta ekintzak ongi bideratuak egon daitezen.
Gure Talaian eskuratu ditugun datuak zuekin elkarbanatu nahi ditugu.
Hasierako egoera: 2020ko urtarrila