Behatokia


LAN-MERKATUA OARSOALDEAN

Oarsoaldearen kasuan, langabeziak gora egin du pixkanaka (0,33 puntu gehiago abendua-urtarrila bitartean). 2020ko otsailean %9,69ko langabezia-tasa izatetik, urtarrilan %10,86koa izatera igaro gara; horrela, 422 langabe gehiago daude eskualdean (2020ko otsaila- 2021ko urtarrila alderaketa).

 

Une honetan, urtarrilaren bukaeran, 3.953 langabe daude gure eskualdean. Maiatzeko datuen arabera, Oarsoaldeako enpresetan 5.247 pertsona aurkitzen ziren ERTE egoeran (2020 urteko maximoa) baina orain aldiz, urtarrilaren bukaeran 188 pertsona dira ERTE egoeran daudenak (125 pertsona gutxiago ERTEn, abendua eta urtarrila alderatuta).



COVID19k eragindako krisiaren ondorioz, langabeziaren zifrak nabarmen okertzen ari dira. Langabezia-tasa 2019ko abenduan % 9,5 izatetik (2012tik izandako tasarik baxuena) % 10,86 izatera igaro da 2021eko urtarrilean. Baztertuta geratzeko arriskuan dauden kolektiboen eragina bereziki garrantzitsua da (langabetu guztien artean % 50,37a iraupen luzeko langabeak dira).



Bestelako dokumentazio interesgarria